Loading ...
Sorry, an error occurred while loading the content.

Berbaldixak: Arturo Campion eta Euskalerria

Expand Messages
  • Arrate Kultur Elkartea
    ... KULTUBERRI Arrate Kultur Elkarteko Newsletterra 2004.11.03 ... Arturo Kanpion Iruñean jaio zela 150 urte betetzen direnez, hitzaldi mini-zikloa antolatu
    Message 1 of 1 , Nov 3, 2004
    • 0 Attachment
      ------------------------------------------------------------------
      KULTUBERRI
      Arrate Kultur Elkarteko Newsletterra
      2004.11.03
      ------------------------------------------------------------------

      Arturo Kanpion Iruñean jaio zela 150 urte betetzen direnez, hitzaldi
      mini-zikloa antolatu du Arrate Kultur Elkarteak. Jose Luis Nieva
      Zardoya eta Mikel Soraunen izango dira Kanpionen lanei buruz
      hitzegiten Azaroaren 4an eta 18an Kulturalean.

      Azaroaren 4an

      Izenburua: Arturo Kanpion eta Euskalerria
      Hizlaria: Jose Luis Nieva Zardoya
      Tokia: Arrate Kultur Elkartea
      Ordua: Arratsaldeko 19:30etan
      (hitzaldia euskaraz izango da)

      Hitzaldi hau, Arrate Kultur Elkarteak, eta kitto Euskara
      Elkarteak eta UEU-k antolatzen duten BERBALDIXAK programaren barruan
      antolatzen da.

      Informazioa: http://www.eibar.org/blogak/kultu/34

      Azaroaren 18an

      Izenburua: Arturo Kanpion eta Nabarra
      Hizlaria: Mikel Soraunen
      Tokia: Arrate Kultur Elkartea
      Ordua: Arratsaldeko 19:30etan
      (hitzaldia gazteleraz izango da)

      -----------------------------

      Con motivo del 150 aniversario del nacimiento en Pamplona de Arturo
      Campion Arrate Kultur Elkartea ha organizado un mini-ciclo de
      conferencias, con Jose Luis Nieva Zardoya y Mikel Soraunen hablando de
      los trabajos e investigaciones de Arturo Campion el 4 y el 18 de
      noviembre.

      La primera de ellas tendrá lugar el próximo jueves 4 de noviembre,
      dentro del ciclo BERBALDIXAK organizado conjuntamente con "eta Kitto
      euskara elkartea" y la UEU - Udako Euskal Unibertsitatea.


      Datos:

      - 4 de Noviembre. Charla:
      Arturo Kanpion eta Euskalerria.
      Jose Luis Nieva Zardoya.
      Arrate Kultur Elkartea, 19:30 horas (charla en euskara)

      Información: http://www.eibar.org/blogak/kultu/34

      Organizada dentro del programa BERBALDIXAK.

      - 18 de Noviembre, Charla
      Arturo Kanpion y Navarra
      Mikel Soraunen.
      Arrate Kultur Elkartea. 19:30 horas. (Charla en español)

      Información sobre estas charlas: http://www.eibar.org/blogak/kultu/29

      Arturo Kanpion. Bizitza eta lana

      Arturo Kanpion Iruñean jaio zen 1854ko martxoaren 7an eta Donostiako
      Emilia etxean hil zen 1937an. Batxilergoa eta zuzenbide lehen
      ikasketak Oñatiko Unibertsitatean egin zituen, Estanislao Arantzadi
      irakasle izan zuelarik; gero, Madrilen amaitu zituen zuzenbide
      ikasketak, hogeita bi urterekin. Hala ere, bere bizitza idazteari eta
      Euskal Herriko historiaren ikerketari eskaini zion. 1876an argitaratu
      zuen foruen aldeko lehen obra: Consideraciones acerca de la cuestión
      foral y los carlistas de Navarra.

      Geroztik lan eta ikerketa asko egin zituen. Gazte hasi zen euskara
      ikasten, 1877an Orreaga balada idatzi zuen

      Euskal Herri Nafarrarekiko atxikimendu osoa izan zuen; politikan
      eztabaida asko izan zituen alderdi guztiekin eta Sabino Aranarekin
      bere pentsamendu politikoa zela-eta batez ere. Kanpionek Euskal Herria
      kontzeptua defenditu zuen Sabinok asmatutako Euzkadi hitzaren aurrean.

      Gazte zelarik, antzerkia eta poesia landu zituen, ondoren
      narratibazkoak izan ziren bere literatur lan gehienak, narrazio labur
      andana, bere kutuna zen La bella Easo eleberria eta Unamuno liluratu
      zuen Blancos y Negros eleberria. Campion maiz aipatua eta gutxi
      leitua, gure historiaren gertakizun lazgarriak ulertzen lagungarri dena.
    Your message has been successfully submitted and would be delivered to recipients shortly.