Loading ...
Sorry, an error occurred while loading the content.
 

Internazionala

Expand Messages
  • Gotzon Egia
    1871ko ekainean, Eugène Pottier langile eta kantaria espetxean zen, Pariseko Komuna odolpean ito zutelarik, bera eta beste asko itzalpera eramank izan
    Message 1 of 1 , Apr 20, 2001
      1871ko ekainean, Eugène Pottier langile eta kantaria espetxean zen, Pariseko
      Komuna odolpean ito zutelarik, bera eta beste asko itzalpera eramank izan
      baitziren. Han, "L'Internationale" izeneko poema hau idatzi zuen, Komunako
      buruzagi Gustave Lefrançais lagunaren omenez:

      Debout ! les damnés de la terre !
      Debout ! les forçats de la faim !
      La raison tonne en son cratère,
      C'est l'irruption de la fin.

      Du passé faisons table rase,
      Foule esclave, debout ! debout !
      Le monde va changer de base :
      Nous ne sommes rien, soyons tout !

      C'est la lutte finale :
      Groupons-nous, et demain,
      L'Internationale
      Sera le genre humain.

      Pierre Degeyter 1888an poemari musika jartzeko izendatu zuen Frantziako
      langileen alderdiak. Geroztik, jakina da, Europako eta mundu osoko langileen
      ereserkia bihurtua da.

      Euskaraz, bertsio hau entzuten da, han eta hemen; Betagarri taldearen
      "Revolution Mix" kantak ere hitzez hitz jasotzen du:

      INTERNAZIONALA

      Zutik lurrean kondenatu
      zaren langile tristea
      Nekez ginen elkarganatu.
      Indazu albiristea.

      Gertatuak ez du ardura.
      Jende esklaboa, jaiki!
      Aldaketak datoz mundura.
      Nor den herriak badaki.

      Oro gudura, hala!
      bihar izan dadin
      Internazionala
      herriaren adin.

      Kanta bera baino gehiagotan entzun izan dut euskarazko itzulpena Gabriel Arestik
      egina zela... Ez da egia, ordea. Susa argitaletxeak 1986an Arestiren lan guztiak
      argitaratu zituenean, 8. alean (88. orrialdean) jasotzen du Arestiren bertsioa:

      Zutik! munduko langileak,
      garai dezagun gosea!
      Odoltzaren ondoan sarri
      datorkigu asea!
      Burjesiaren hilobitzat
      zabal dezagun lezea,
      harekin ehortziko dugu
      eman daukun oinazea.

      Gora herri-artea,
      agintera zuzen;
      gure azken gerra
      bizkor etorri zen.
      Ohiuaren ederra,
      garbi eta hozen! (sic)
      Munduko langile guztiak
      bat egin gaitezen!

      Galdera: norena ote da, beraz, gehien zabaldu den itzulpena? Apaiz gorriren
      batena? (oroitzen zarete, lehen baziren apaiz gorriak...).

      Bide batez, esango dut euskarazko bilatzaile bakar batean ere ezin direla
      aurkitu Internazionalaren hitzak euskaraz.

      --
      Gotzon Egia
      43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
      mailto:gegia@...
    Your message has been successfully submitted and would be delivered to recipients shortly.