Bertso saioa
Ostegunean, Otsailak 28an Bertso saioa izango dugu elkarteko tabernan,
aurten Xabi Paya Bizkaiko txapelduna eta Uxue Alberdi elgoibartarra izango
dira gurekin, gai librean, gaueko 19:30etan Kultu Tabernan. Sarrera doan.
Xabier Paya
1982 urtean jaio zen Bilbon, Bizkaia .
Interpretaritza eta itzulpengintza eta piano ikasketak ditu eginak.
Itzultzaile, bikoizlari, ikerlari eta irakasle lanetan ibilia da.
Fredi anaiarekin eman zuen izena Algortako bertso eskolan, eta eskolartean
nahiz Txapelketetan emaitza bikainak lortu izan ditu.
Bizkaiko (2006) txapelduna da. Bertsozale elkartean eta bestela saltsa
askotan dabil. Anbotoko haizorratza izeneko Blogean idazten du:
http://www.bizkaie.biz/blogs/bg2/
Uxue Alberdi.
1984an Elgoibarren jaio eta bertan bizi izan zen 18 urte bete arte.
Kazetaritza ikasteko aitzakiarekin Bilbora joan, eta 20 urtetan Suediara
alde egin zuen Erasmus bekarekin.
Han idatzitako ipuin bilduma batekin Igartza bekara aurkeztu eta eman egin
zioten. "Aulki bat elurretan" liburua osatu zuen hala (Elkar, 2007).
Suediatik Bilbora itzuli eta jendaurrean abestera animatu zen Santutxuko
eta Oiartzungo bertso eskoletako kideen laguntzaz. 2006an kazetaritza
ikasketak amaitu eta itzultzaile lanetan dabil.
Hainbat hedabidetan ere kolaboratzaile ari da, irrati nahiz prentsa
idatzian. "Hamaika bertute" proiektuaren eragileetako bat ere bada. 2007ko
apirilean Joseba Jaka beka eman diote eleberri bat idazteko.
http://eibar.org/blogak/kultu/archive/2008/02/23/bertso-ekitaldiak-martxan