Search the web
Sign In
New User? Sign Up
kultuberri
? Already a member? Sign in to Yahoo!

Yahoo! Groups Tips

Did you know...
Real people. Real stories. See how Yahoo! Groups impacts members worldwide.

Best of Y! Groups

   Check them out and nominate your group.
Having problems with message search? Fill out this form to ensure your group is one of the first to be migrated to the new message search system.

Messages

  Messages Help
Advanced
Bertso ekitaldiak martxan   Message List  
Reply | Forward Message #222 of 226 |
Bertso ekitaldiak martxan

Bertso bazkaria, bertso saioa tabernan eta argazki erakusketa izango dugu
hurrengo egunetan Arrate Kultur Elkarteak antolatuta.

Bertso saioa doan

Ostegunean, Otsailak 28an Bertso saioa izango dugu elkarteko tabernan,
aurten Xabi Paya Bizkaiko txapelduna eta Uxue Alberdi elgoibartarra izango
dira gurekin.

Xabier Paya

1982 urtean jaio zen Bilbon, Bizkaia .

Interpretaritza eta itzulpengintza eta piano ikasketak ditu eginak.

Itzultzaile, bikoizlari, ikerlari eta irakasle lanetan ibilia da.

Fredi anaiarekin eman zuen izena Algortako bertso eskolan, eta eskolartean
nahiz Txapelketetan emaitza bikainak lortu izan ditu.

Bizkaiko (2006) txapelduna da. Bertsozale elkartean eta bestela saltsa
askotan dabil. Anbotoko haizorratza izeneko Blogean idazten du:
http://www.bizkaie.biz/blogs/bg2/

Uxue Alberdi.

1984an Elgoibarren jaio eta bertan bizi izan zen 18 urte bete arte.
Kazetaritza ikasteko aitzakiarekin Bilbora joan, eta 20 urtetan Suediara
alde egin zuen Erasmus bekarekin.

Han idatzitako ipuin bilduma batekin Igartza bekara aurkeztu eta eman egin
zioten. "Aulki bat elurretan" liburua osatu zuen hala (Elkar, 2007).

Suediatik Bilbora itzuli eta jendaurrean abestera animatu zen Santutxuko
eta Oiartzungo bertso eskoletako kideen laguntzaz. 2006an kazetaritza
ikasketak amaitu eta itzultzaile lanetan dabil.

Hainbat hedabidetan ere kolaboratzaile ari da, irrati nahiz prentsa
idatzian. "Hamaika bertute" proiektuaren eragileetako bat ere bada. 2007ko
apirilean Joseba Jaka beka eman diote eleberri bat idazteko.

Bertso Bazkaria

Martxoaren 1ean, zapatua, eguardiko 14:30etan, urteroko Bertso Bazkaria
izango dugu. Mailen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolari handiak izango
ditugu gure artean, Arrate Kultur Elkartean.

Bertso bazkaria elkartearen lehen solairuan izango da (Zuloagatarren, 3
EIBAR) eta txartelak salgai daude Kultu Tabernan Kultu Tabernan edo Arrate
Kultur Elkarteko idazkaritzan.


Erakusketa

Bestalde otsailaren 25etatik martxoaren 15etara, argazki erakusketa izango
dugu Kultu Taberna, iaz gurekin izan ziren Naikari Gabilondo eta Amaia
Agirre bertsolarien argazkiekin. Argazkien egilea Jose Luis Irigoien da.

Informazio gehiago:
http://eibar.org/blogak/kultu/archive/2008/02/23/bertso-ekitaldiak-martxan






Mon Feb 25, 2008 6:42 pm

arratekultu
Offline Offline
Send Email Send Email

Forward
Message #222 of 226 |
Expand Messages Author Sort by Date

Bertso ekitaldiak martxan Bertso bazkaria, bertso saioa tabernan eta argazki erakusketa izango dugu hurrengo egunetan Arrate Kultur Elkarteak antolatuta. ...
arrate.kultu@...
arratekultu
Offline Send Email
Feb 25, 2008
6:42 pm
Advanced

Copyright © 2009 Yahoo! Inc. All rights reserved.
Privacy Policy - Terms of Service - Guidelines - Help