Skip to search.
joana-albret · Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia

Group Information

  • Members: 134
  • Category: Other
  • Founded: Nov 8, 1999
  • Language: English
? Already a member? Sign in to Yahoo!

Yahoo! Groups Tips

Did you know...
Real people. Real stories. See how Yahoo! Groups impacts members worldwide.

Messages

  Messages Help
Advanced
Liburutegi Digitalen Eibarko ikastaroaren kronika.   Message List  
Reply Message #2180 of 2368 |
Udako Euskal Unibertsitateak Eibarren antolatu du ikastaro hau, lehenengo
eguneko kronikaren laburpen bat egingo dut.

Oso giro onean igaro dugu lehendabiziko egunean, partaide artean ibilbide
desberdineko profesionalak somatu genituen, baita adin desberdinekoak ere.

Karmele Artetxek eta Gerardo Luzuriagak eman diote hasiera ikasataroari.
Markatutako denboratik hogei minutu pasatu badira ere, ulergarria bezain
komenigarria izan dira eskupeko ordu erdi hori, bada adirazitako liburutegi
digitalen informazio orokorra lagungarria izan baita egun osoan landu izan
ditugun gaiak barneratzeko.

Karmelek liburutegi digitalen definizioak, oinarrizko elementuak deskribatu
dizkigu. Halaber objetuen identifikatzaile standarrik zabalduenaz aritu da,
PURL (persistent URL), DOI (Digital Object Identifier); liburutegi digitalen
erronkekin amaitzeko, hala nola Interoperabilitatea, egile eskubideen
kudeaketa, eta dokumentuen kontserbazioa eta zaintza.

Gerardok Euskal Liburutegi Didigiten panoramika aztertu du. Nafarroako egoera
eta Euskadiko egoera deskribatu ditu, Euskal Liburutegi Digitala sortzeko arazo
teknikorik ez dagoela, ezta arazo legalik ere, eta ez dela arazo politikorik ere
izan behar azpimarratu du. 2009.ko urtean sortutako egitasmo batzuk aipatu ditu,
izan ere, euskal proiektu digitalen erronka batzuk, hala nola web orrien edukien
aipamen eta erreferentzia eza, proiektu publikoen aldameneko adierazpena,
plangintza eza… aipatu ondoren bukatutzat eman dio bere hitzaldiari.

Teresa Agirreazaldegik Europeanaren sormena landu du, agerian utzi du Frantziak
egindako ekimenei esker eta Europako Liburutegi Nazionalei esker sortu dela
Europako Liburutegi Digitala. Jarraian Estatuan sortutako egitasmo batzuei
errepasoa eman dizkio, Guttenber, Miguel de Cervantes, Biblioteca Hispanica,
esate baterako. Halaber sektore honen ezagaurri hauek nabarmendu ditu:
dinamismoa, digitalizazio masiboak hastear daudela, partaidetzaren egiaztapena,
aintzindarien ekimenak erraz zabaltzen direla eta errepikatzen direla…

Fernando Juarezek, Euskal Herritik kanpo hain ezaguna den Muskizeko Udal
Liburutegia hurbildu zaigu. Hamaika hitzaldi eman duelako estatuan, 7.000 herri
horren udal liburutegiaren berrikuntzak azaltzen. Hausnarketako ikurra asko
bota dizkigu, Muskizen egindakoa beste liburutegietan posiblea al da egitea?
Lekukoa. Agerian utzi digu nola herri txiki batean ere liburutegia
teknologiari eta tresna berriei esker produktuak eta baita lan egiteko era ere
erabat aldarazi dietela. Hona hemen liburutegi aintzindari horren lanabesak:
RSS, Del.icio.us, Flirck, Netvibes, Firefox…

Arratsaldean mahai-inguruan Mikel Elorzak armiarma egitasmoa aurkeztu digu,
Uxune Martinezek Inguma datu-basea, eta Buruxka liburutegi digitalaren gainean
ibili zen, Ricardo Gomezek Google boxeen materialen bildumari buruzko
hitzalditxoa bota zuen. Interesgarriak hirukoak. Mikelek beste gauza batzuen
artean astero literatura lan bat sarean jarraituko dutela igotzen adierazi digu,
Ricardok azaldu digu nola lortu duen sortzea era erraz batean euskararen gaineko
liburu bilduma garrantzitsua, esfortzurik gabe eta baliabide gutxirekin. Uxunek
azpimarratu digu inguma basu-datutik zuzenean lan asko testu osoan lor
dezakegula, baita ahozko lanak ere.

Arratsaldeko hitzaldiak eta gero, mahai-inguruan ibili gara, ikastaroko
partaideen aldetik oso jarrera aktiboa izan da.





Tue Jul 14, 2009 9:10 pm

kattagorri1
Offline Offline
Send Email Send Email

Message #2180 of 2368 |
Expand Messages Author Sort by Date

Udako Euskal Unibertsitateak Eibarren antolatu du ikastaro hau, lehenengo eguneko kronikaren laburpen bat egingo dut. Oso giro onean igaro dugu lehendabiziko...
kattagorri1 Offline Send Email Jul 14, 2009
9:10 pm
Advanced

Copyright © 2010 Yahoo! Inc. All rights reserved.
Privacy Policy - Terms of Service - Guidelines NEW - Help